Helburua ondo bete izanaren poza

Bukatu ditu lanak Zumaiak San Miguel ligan, eta poza da nagusi. Datorren urtean ere onenen artean izango da Telmo Deun, eta horixe zen helburua denboraldiaren hasieran. Asteburu honetan, aurrekoan bezala, larunbatean baino lan hobea egin dute igandean: Orion baino hobeto moldatu dira Castron. Atzo, azken aurreko izan zen, eta gaur, hamargarren. Xanti Zabaletaren ustez, “atzo […]

Traineru berria eta bandera

Zumaia Kiroljokoak bandera irabazi zuen atzo Gipuzkoako Ligan, Orion. Getaria-Tolosa faboritoari irabazteko gai izan zen, segundo pasatxoko aldearekin. Traineru berriarekin egin zuten arraun zumaiarrek, Zarauzko Arraun Elkarteak utzitakoarekin, alegia.Gipuzkoako Liga atzo bukatu zen, eta Zumaia Kiroljokoa bigarren izan da. Getaria-Tolosak irabazi du.Orain, hurrengo erronka datorren ostiralean izango dute Joxe Enrike Manterolaren arraunlariek: Kontxara sailkatzeko estropada. […]

Bandera ukitu eta gero… bigarren

Lan ederra egin du Zumaia Kiroljokoak Hondarribian, gaur arratsaldean, Gipuzkoako ligako azken-aurreko estropadan. Bigarren izan da, Getaria-Tolosaren atzetik, bi segundora. Oso gertu izan du bandera, ziabogan bost segundo aurretik izan delako Zumaia Kiroljokoa, baina bigarren luzean, aldea gainditu egin du denboraldiko traineru indartsuenak. Sailkapen nagusian, bigarren segitzen du Zumaia Kiroljokoak, eta bost puntura du Getaria-Tolosa […]

Atzo baino hobeto gaur, eta helburua ia lortuta

Asteburu honetan ere, handitu egin du Zumaiak azken-aurrekoari ateratzen dion aldea, eta orain, 14 puntura dauka Orio. Beste bi estropada gelditzen zaizkie azkeneko lau sailkatuei San Miguel ligako fase erregularra amaitzeko, eta handiren batek gertatu beharko luke Zumaiak ez jaisteko kanporaketa jokatzeko. Gainera, Orio gainbehera doa, eta Camargo azken saikatua puntu bakarrera jarri zaio. Hurrengo […]

Hirugarren Zumaia Kiroljokoa Euskotren ligan

Hirugarren izan da Zumaia Kiroljokoa Euskotren ligan. Atzo eta gaur, Zarautzen, postu horretan bukatu du. Getaria-Tolosa izan da garailea, Galizia bigarren, eta laugarren San Juanek egin du. Atzoko hurrenkera berean heldu dira traineruak gaur ere. Zumaiarrak baino hobeak izan dira lehen biak, eta aukerarik ez dute eduki liga irabazteko borrokan sartzeko. Hala ere, ligan eginiko […]

Bandera Zumaia Kiroljokoak

Zumaia Kiroljokoak bandera irabazi du gaur eguerdian Getarian. Gipuzkoako ligako laugarren estropada izan da, eta erraz nagusitu dira zumaiarrak: Oriori 28 segundo atera dizkiote, eta Hondarribiari 30. Ez da beste parte-hartzailerik izan, Getaria-Tolosa eta San Juan Espainiako Federazio sarian izan direlako gaur bertan, eta Bizkaiak ere ez du parte hartu. Sailkapen nagusian, Zumaia Kiroljokoa bigarren […]