Maila eman du

Bosgarren izan da Zumaia Euskadiko Txapelketan, gaur, Zierbenan. Berez, seigarren bukatu du, baina Urdaibai kaleratu dutenez epaileek, postu bat irabazi du Telmo Deunek. Baina postua gorabehera, emandako itxura ona izan da, eta horrek balio du orain. Lehen txandan aritu da, eta bigarren izan da, Orioren atzetik; Zierbena eta Isuntza utzi ditu atzean, KAE 1 Ligakoak. […]

Bazkideei kamixeta gorria opari

Etzi, ostiralean, Zumaiako Arraun Elkarteko bazkideei kamixeta gorri bana oparituko die Arraun Elkarteak. Kalari Tabernaren inguruan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Bazkide-txartela dutenek erakutsi egin beharko dute; txartelaren jabeak ezin badu azaldu, besteren batek hartu ahal izango du bere izenean, baina betiere txartela erakutsiz. Dena dela, zenbait bazkidek oraindik ez dute jaso txartela etxean, baina horiek ere […]

Zumaia Euskadiko Txapelketan, bihar

Gizonezkoak bai, gizonezkoak Euskadiko Txapelketan aterako dira. Bihar, Zierbenan, 19:00etan, lehen txandan aterako dira, Zierbena, Isuntza eta Oriorekin batera. Bigarren eta azken txandan, Kaiku, Urdaibai, Hondarribia eta San Juan lehiatuko dira. Aukera ona da zumaiarrentzat KAE 1eko bi ontzi indartsunetakoekin lehiatzeko (Zierbena eta Isuntza). Irailean, horietako bat aurkari izan daiteke KAE 1era ez jaisteko kanporaketan, […]

Zumaia Kiroljokoak ezin du Euskadiko Txapelketan parte hartu

Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten arren, emakumezkoen traineruak ez du parte hartuko bihar, Euskadiko Txapelketan. Euskadiko Federazioak ezarri duen arau batek galarazten dio aukera. Arau horrekin ez daude ados arraunlariak, eta idatzi hau plazaratu dute: Zumaiako neskak ez goaz Euskadiko Txapelketera   Gipuzkoako txapeldunak izan arren, Euskadiko Federazioaren araudiak ez digu uzten parte hartzen.   Gaur […]

Arraunaren herria izango da Zumaia asteburuan

Ez da ohikoa izango datorren asteburua Zumaian. Arraunak bereganatuko du arreta handia, hiru estropada jokatuko baitira gurean. Larunbatean, 12:00etan, KAE 2 Ligako bederatzigarrena ikusteko aukera egongo da, eta igandean, Euskotren Ligako seigarrena (11:35ean)  eta San Miguel Ligako hamargarrena (12:00etan). Hiruretan ariko da Zumaia, eta ederra litzateke zumaiarrak gorriz janztea, arraunlariei merezi duten babesa emateko.Hiru estropaden […]

Hamargarren eta hamaikagarren

Bere-berean ibili da Zumaia San Miguel Ligako bi estropadetan, Pasaian. Atzo hamargarren eta gaur hamaikagarren. Denboraldia hasi zenetik hor ibili da ia beti, eta asteburuan ez da aparteko berririk egon. Emaitzak gorabehera, orain arraunean gustura egitea da helburua, ez jaisteko kanporaketara  konfiantza bete-betean iristeko. Horixe da helburua, eta egiten den guztia iraileko asteburu horretara bideratuta […]

Eta loterian sari nagusia tokatzen bada?

Zortzigarren estropada du KAE 2 Ligak igandean. Santanderren, 12:00etan. Hantxe izango da Zumaia B, sailkapen nagusiko postu bikainari eusteko asmoz, eta aukera badu, hobetzeko intentzioz. Lan ona egiteko, ordea, kale zozketak aldekoa izan beharko du, eremua zeharo baldarra delako. Sekulako aldea egoten da kale batetik bestera, eta hori gutxi ez, eta bertako ontzien jabeek estropada […]

Beste helburu batzuekin

San Miguel Ligako beste bi estropada jokatuko dira asteburuan, biak Pasaian: bihar Pasai Donibanen (17:30ean), eta etzi, Pasai San Pedron (12:00etan).  Han izango da Zumaia. Joan zen asteko emaitzen eraginez, oso zaila dauka jaitsierako kanporaketa saihestea, eta estropada horietan jarri du arreta. Hala ere, Ligako lehiak garrantzitsuak dira zumaiarrentzat, lehiatzeko sena ez galtzea funtsezkoa baita. […]

Gipuzkoako txapeldun!

Sekulakoa egin dute Zumaia Kiroljokoa ontziko arraunlariek Donostian. Balentria. Gipuzkoak txapeldun dira. Emakumezkoak traineruetan lehiatzen direnetik, hauxe da aurreneko bandera Zumaiarentzat (lehen urtean irabazi zituen hainbat, baina getariarrekin bat eginda, Zumaia-Getaria izenarekin). Gaurkoa berezia da, hortaz. Getaria-Tolosa zen faboritoa, baina aise menderatu dituzte zumaiarrek. Hasieratik joan dira buruan, eta azkenean, 30 segundoko aldea egon da. […]