Zumaiako Emakume Arraunlariek igande honetan jasoko dute Sabino Arana saria

“Zumaiako Emakume Arraunlariak gizaldeari oztopoak gainditzearen eredu izateagatik, frogatu dutelarik, lana eginez gero, gorenera iritsi ahal dela. Halako 1990 hartatik, arraunean entrenatzen lehenengo aldiz hasi ziren garai hartatik, nabariak dira ezbairik gabe, arraunlari zumaiarrek bereganatu dituzten segurtasuna eta sendotasuna. Giza talde hark eta haien ereduari ekin eta ekin jarraitu zaizkion guztiek, emakume eta gizon, gailurra […]

Gipuzkoako batel ligako 2. estropada: emaitzak

Gipuzkoako batel ligako 2. estropada izan zen igande goizean Pasai Donibanen, eta hauek izan ziren Zumaiako ontzien emaitzak: INFANTILAK NESKAK: bosgarren PROMESA NESKAK: bederatzigarren INFANTILAK MUTILAK: hamargarren KADETEAK MUTILAK: Zumaia A zazpigarren/Zumaia B hemeretzigarren JUBENILAK MUTILAK: Zumaia A seigarren/Zumaia B hamabigarren Estropadako emaitzak Argazkiak (Klausser) 3. estropada igande honetan izango da, Errenterian, 10:30ean.

Gipuzkoako Batel ligako lehen jardunaldiko emaitzak

Hasi da Gipuzkoako Batel liga. Joan zen larunbatean ekin zitzaion Loiolan (Donostia). Zumaiako Arraun Elkarteak inoiz baino ontzi gehiago dauzka aurten uretan, eta larunbatean, esaterako, zazpi aritu ziren. Hauek izan ziren zumaiarren emaitzak: Infantil neskak: 6. Kadete neskak: 12. Infantil mutilak: 10. Kadete mutilak: Zumaia A 7. Zumaia B 21. Jubenil mutilak: Zumaia A 5. […]