Laugarren lekuan Telmo Deun, bi estropada falta direla

Igandean jokatu zen Hondarribian KAE 1 ligako azken-hirugarren estropada, eta Zumaia bosgarren izan zen, Donostiarra, Isuntza, Zarautz eta Deusturen atzetik. Hirugarren eta azken txandan hirugarren egin zuten gure arraunlariek. Emaitza horrekin, sailkapen nagusian laugarren lekuan segitzen du Telmo Deunek, eta bi estropada baino ez dira falta liga amaitzeko. Datorren larunbatean Zarautzen ariko dira arraunlariak (12:00), […]

Udako emaitza onena Telmo Deunek laugarren lekuan sendotzeko

Plentziako bandera jokatu dute asteburuan gure arraunlariek, eta larunbatean seigarren izan baziren ere, igandean bigarren egitea lortu zuten. Bigarren txandan aritu zen Telmo Deun herenegun, eta irabazi egin zien Getariari, Zarautzi eta Portugaleteri. Gero, azkeneko txandako hiru talde ez ziren gai izan zumaiarren denbora hobetzeko, eta bakarrik Donostiarrak lortu zuen hori, 11 segundogatik. Bi egunetako […]