Zumaiarrak Espainiako txapeldun bateletan

Emakumeen jubenil mailan, Espainiako batel txapelketa irabazi zuten atzo zumaiarrek Santanderren. Tolosa eta Orio izan ziren bigarren eta hirugarren. Zumaiako ontzian arraunlari hauek atera ziren: Mirari Ibarguren, Olatz Arrizabalaga, Nerea Eizagirre, Atsegin Odriozola eta Maider Urbieta. Arratsaldean, omenalditxoa ere jaso zuten trainerilletako San Telmo sariaren aurretik. Batelean, irteerara gerturatu ziren, eta zaleen txaloak jaso zituzten. […]

Hiru garaipen trainerilletan asteburuan

Gipuzkoako ligak eta Federazio Kopak bigarren eta hirugarren jardunaldiak izan dituzte asteburuan, eta zumaiarrek hiru garaipen lortu dituzte. Larunbatean, Donibane Lohizunen, Zumaia Bk Federazio Kopako estropada irabazi zuen, eta atzo goizean gauza bera egin zuen Mutrikun. Estropada horretan, emakumeen Gipuzkoako ligan, asteburuko hirugarren garaipena lortu zuten zumaiarrek. Hemen daude sailkapenak: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/2009426_160907_ligatrainerillas%2009.xls Hurrengo bi estropadak datorren ostiralean eta […]

Zarautzek irabazi du trainerilletako San Telmo saria

Zarautz izan zen azkarrena atzo trainerilletako 27. San Telmo sarian. Hondarribia, Koxtape eta Zumaia A sailkatu ziren ondoren. Aurreneko lauren artean bi segundo eskaseko tartea izan zen.  Sailkapena: 1. ZARAUTZ            10’23”01 2. HONDARRIBIA  10’23”88 3. KOXTAPE            10’24”52 4. ZUMAIA A           10’25”56 5. ZUMAIA B           10’29”12 6. CASTRO               10’30”27 7. KAIKU                  10’38”70 8. ELANTXOBE      11’05”47

Trainerilletako San Telmo saria jokatuko da igandean

Urteroko hitzordua hemen da, eta igandean izango da trainerillen San Telmo saria. 27. aldiz jokatuko da. 17:30ean ekingo zaio estropadari. Zortzi ontzi lehiatuko dira, binaka. Zein zeinen aurka ariko den zehaztuta dago, baina txanda bakoitzaren irteera ordena estropadaren aurretik zozkatuko da. Hauek dira lau txandak: Castro-Zarautz; Zumaia-Kaiku; Zumaia-Hondarribia; Koxtape-Elantxobe.

Trainerillen Gipuzkoako ligako bigarren eta hirugarren estropadak bihar eta etzi

Bihar eta etzi bigarren eta hirugarren jardunaldia izango ditu trainerillen Gipuzkoako ligak. Bihar Donibane Lohizunen ariko dira 16:30etik aurrera, eta etzi, Mutrikun, 11:00etan hasita. Zumaiako Arraun Elkarteko lau ontzi lehiatuko dira: gizonezkoetan hiru (bi Federazio Kopan, eta bat Ligan), eta emakumezkoetan bat (seniorrak). Lehen jardunaldian ezin izan zuen emakumeen ontziak atera, bateletako Euskadiko txapelketan zirelako.

Emakumezkoen jubenilen batela Espainiako txapelketan bihar eta etzi

Bihar eta etzi jokatuko da batelen Espainiako txapelketa Santanderren (Espainia), eta han izango da Zumaiako Arraun Elkarteko ontzi bat: emakumezkoen jubenil mailakoa. Bihar 17:00etan da estropada, eta bertan erabakiko da zein lehiatuko diren etzi, igandez, txapelketa irabazteko. Etzi ,10:00etan hasiko dira lanean.

Lan ona trainerilletako lehen estropadan

Larunbatean ekin zitzaien Gipuzkoako trainerilla ligari eta Federazio Kopari Donostian, eta Zumaiako Arraun Elkarteko hiru ontzien lana hau izan zen: Federazio Kopan, Zumaia B hirugarren izan zen, eta Zumaia C bederatzigarren. Ligan, Zumaia hirugarren sailkatu zen. Hurrengo bi estropadak datorren larunbatean eta igandean izango dira; lehena Ur Jokok antolatuko du, eta bigarrena Mutrikuk. Hemen daude […]

Bigarren, hirugarren eta laugarren Euskadiko batel txapelketan

Asteburuan jokatu da Euskadiko batel txapelketa Portugaleten, eta zumaiarrek bigarren, hirugarren eta laugarren postuak eskuratu dituzte. Emakumezkoetan, bigarren izan ziren jubenilak, eta hirugarren seniorrak. Gizonezkoetan, laugarren bukatu zuten seniorrek. Laugarren batela, kadete gizonezkoena, ez zen sailkatu atzoko finalerako. Hemen daude sailkapenak: euskadiko-batel-txapelketa.pdf

Euskadiko Batel Txapelketan Zumaiako lau ontzi, bihar eta etzi

Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko da bihar eta etzi Portugaleten. Zumaiako Arraun Elkarteak lau batel izango ditu: emakumezkoetan bi (jubeniletan eta maila nagusian), eta gizonezkoetan beste bi (kadeteetan eta seniorretan). Biharko estropada 16:00etan da, eta maila bakoitzeko lau onenak sailkatuko dira Euskadiko Txapelketako finala jokatzeko; igandean izango da hori, 11:00etan. Bi egunetan ohiko moduan lehiatuko dira, […]

Trainerillen denboraldia hasiko da bihar, Donostian

Bihar ekingo zaio trainerillen denboraldiari, Donostiako badian, 16:30etik aurrera. Bi lehiaketa izango dira Gipuzkoan: Federazio Kopa eta Liga. Zumaiako Arraun Elkarteak bi ontzi aterako ditu Kopan (Zumaia B eta Zumaia C), eta bat Ligan (Zumaia A). Zazpi estropada jokatu dituzte denera, maiatzaren 5a bitartean. Kopako ontziak erlojuaren aurka ariko dira bihar, eta Ligakoak txandetan, ohiko […]