Arraun Elkarteko bazkideentzat eskaintza berezia

Telmo Deun Arraun Elkarteak bazkideentzat eskaintza berezia prestatu du, klubeko prestatzaile fisikoetako bat den Joseba Sesma zumaiarrarekin elkarlanean. Sesmak egitasmo berria jarri du martxan, eta entrenatzaile pertsonalaren zerbitzuak eskaintzen dizkio nahi duenari. Webgunea sortu du (http://entrenadorpersonalsesma.com/ENTRENATZAILE-PERTSONALA.php), eta bertan azaltzen ditu bere egitasmoaren azalpen guztiak. Arraun elkartearen eta Sesmaren elkarlan honen bitartez, bazkideek 5 euro merkeago […]

Entrenamenduak hasiko dituzte

Bukatu zaie atsedena arraunlariei, eta datorren astelehenean hasiko dira entrenatzen. 18:30ak eta 19:00ak artean azaltzeko deialdia egin die Xanti Zabaleta entrenatzaileak. Deialdia ez da bakarrik iaz arraun egin zutenentzat, edozeinek baitauka azaltzeko aukera; baita sekula arraunean egin ez duenak ere. Hori bai, 18 urte beteta izan behar dira. Honenbestez, datorren denboraldia prestatzen hasiko dira arraunlariak […]

Arraunean hasteko deialdia

Zumaiako Arraun Elkarteak deialdia zabaldu die 12 eta 18 urtekoei arraunean hasteko. Datorren astelehenean, urriaren 3an,  18:00etan, bilera egingo dute klubaren egoitzara azaltzen diren neska eta mutil guztiekin, eta entrenamenduak asteazkenean hasiko dira. Bileran, entrenatzaileak ere izango dira, denboraldiko kontuen berri emateko. Adin tarte horretan sartzen dira infantilak, kadeteak eta jubenilak. Deialdia ez dago Zumaiara […]

Eskerrik asko!

Berez, lerro hauetan, igandeko estropadako kronikak joan behar zuen. Baina denok dakigu honezkero zer gertatu zen. Han ginenok bertatik bizi izan genuen, eta han ez zirenek eduki dute Zumaiak eman zuen erantzunaren berri. Uretan eta uretatik kanpo. Eredugarria eta ederra, benetan! Horregatik, ondorengo hitz hauek eskerrak emateko erabili nahi ditugu, Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkartearen […]

Olarru Egunean, gazteenentzako estropada antolatu du Zumaiako Arraun Elkarteak

Olarru Eguna irailaren 17an izango da, eta ohi bezala, eguneko ekitaldi garrantzitsuenetakoa batelen estropada izango da. Geroz eta indar handiagoa hartzen ari da, eta aurten ere, makina bat arraunlari ariko da arraunean. Zumaiako Arraun Elkarteak aukera baliatu nahi izan du, eta gazteenei aukera eman nahi die parte hartzeko. 13, 14, 15 eta 16 urte (aurten […]

…eta Enbatak gogor jo du

Zumaia Kiroljokoak dauzka Kontxako bandera irabazteko aukera gehien. Gaur, lau traineruen artean azkarrena izan delako. 4 segundora du Galizia, eta 5era Getaria-Tolosa; Bizkaia urruti dago, 41era. Denboraldiko estropada onena jokatu dute zumaiarrek, hasiera baldarra izan bada ere; Enbata ontzia okertuta zegoela hasi dute estropada. Baina gero, laugarren kalearen aukera ederki baliatu dute, eta lehiaren buruan […]

Enbatak joko al du bihar Kontxan?

Zumaia Kiroljokoa Kontxako banderan izango da hurrengo bi igandeetan. Atzo lortu zuen sailkapena, erraz. Arazorik gabe erdietsi zuen txartela. Getaria-Tolosa, Galizia eta ezustean sailkatu zen Bizkaia izango ditu aurkariak (San Juan zen sartzekoa, baina ziabogan kateatuta geratu zen). Lauren arteko aldeak hauek izan ziren: Getaria-Tolosak 6 segundo atera zizkion Galiziari, 12 Zumaiari eta 27 Bizkaiari. […]

Kontxa gertu dago

Sekulako estropada egin du Zumaiak arratsaldean, Kontxara sailkatzeko erlojuaren aurkakoan. 9 segundora geratu da sailkatzetik, eta 11. egin du. Ziabogan, 4 segundora zeukan sailkapena. Hauek sailkatu dira, ordena honetan: Astillero, Kaiku, Tiran, Hondarribia, Urdaibai, San Juan eta Pedreña. Igandeko txandak honela geratu dira: lehenengoan, Kaiku, Urdaibai, Pedreña eta Donostiarra; eta bigarrenean, Hondarribia, San Juan, Tiran […]