Arraunlarien aurkezpena egingo da bihar

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere Zumaiako Arraun Elkarteak arraunlarien aurkezpenarekin emango dio hasiera traineruen denboraldiari. Bihar izango da ekitaldia, Arranplan, 19:00etan hasita. Gizonezkoak eta emakumezkoak aurkezteaz gain, klubeko arraunlari guztiak ere han izango dira.

Ekitaldia baliatuz, klubeko bazkideei opariak banatuko zaizkie: elkarteko zapia eta bixera. Salmenta puntua ere egongo da, klubeko kamixetak erosteko: bat erosten duenak 9 euro ordaindu beharko ditu; bi erosteko 17 euro; eta hiru erosteko 24 euro.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude