Zumaiako trinauek emaitza onak lortu zituzten Pasaiako Test Entrenamenduan

Zumaiak lau traineru izan zituen larunbatean Pasaiako trinau estropadan, eta lan ederra egin zuten, bakoitzak bere neurrian.

Emakumezkoetan, hirugarren  izan zen Zumaia, San Juanen eta Hibaikaren atzetik. 7 segundoan sartu ziren hiru ontziak.

Gizonezkoetan, Zumaia A zortzigarren izan zen, eta denbora onena egin zuen KAE 1 ligako ontzien artean. Hondarribiak (San Miguel ligakoa) irabazi zuen, eta 39 segundo baino ez zizkion atera Zumaiari.

Zumaia B azkena izan zen sailkapen bateratuan. Hauena urratsez urrats ikasten joatea da, eta bere neurrian zegokien lana egin zuten.

Beteranoetan, azkenik, bigarren izan zen Zumaia. Arkotek hamasei segundo atera zizkion.

ARGAZKIAK: KLAUSSER

ZUMAIA BETERANOAK ZUMAIA A ZUMAIA NEXKAK ZUMAIA B

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude