Gipuzkoako Batel Ligako estropada herrian bertan daukagu gaur

Gipuzkoako Batel Liga Zumaian izango da gaur. Zazpigarren jardunaldia dute jokoan (berez 11. zena, baina eguraldi txarrak aurreneko lau jardunaldiak bertan behera utziarazi zituen). 16:00etan hasiko da estropada, eta erlojuaren aurka ariko dira batelak. Asko izango dira parte-hartzaileak, eta tartean, nola ez, Zumaiako Arraun Elkarteko batel ugari.

Arranpla parean izango da irteera, eta Mailaren arabera, ibilbide motzagoa edo luzeagoa egin beharko dute arraunlariek.

Parte-hartzaileen zerrenda hauxe da, eta irteera ordena ere azaltzen da:

150321_zumaia

150321_zumaia 1Bihar, Mutrikun

Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren estropada bihar izango da, Mutrikun, 10.30ean.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude