Beteranoek irabazi; emakumezkoen trainerua berriz ere lehian; seniorrek beste pauso bat prestakuntzan…Orioko traineru jaitsierako kontuak

Jokatu zen aurreko larunbatean Orioko traineru jaitsiera, eta Zumaiak lau ontzi izan zituen uretan.

Emaitzarik onena Beteranoek lortu zuten, bandera irabazi baitzuten.

Horren bezainbesteko albiste pozgarriagoa, edo handiagoa ziurrenik, emakumezkoen traineruak eman zuen, denboraldi batez lehorrean egon eta gero berrziz uretan izan zelako lehian. Lan ona egin zuten, gainera: bederatzigarren sartu ziren.

Gizonezkoen seniorren kasuan, emaitzaz harago, orain arte egindako lana uretara eta lehiara eramatea zen asmoa, eta entrenamendu bat bezala hartu zuten larunbatekoa. A taldea 19. izan zen, eta B. 28.

Argazkiak ikusteko, sakatu hemen (Klausser da argazkilaria): https://photos.google.com/share/AF1QipNZ5L6a4kFhWzxWdvaUEtjIydAhWKRORZoop-oE5YOKe9K2xZI2SDGAvcg9cNK-Sw?key=Sy10bHZQVC01azJadFJiUUl0Zy05a3ZiLWM1TUp3

 

0 Responses to “Beteranoek irabazi; emakumezkoen trainerua berriz ere lehian; seniorrek beste pauso bat prestakuntzan…Orioko traineru jaitsierako kontuak”


  • No Comments

Leave a Reply