Zumaiako lau traineruak, larunbatean Pasai San Pedroko estropadan

Traineru estropada izango da larunbat honetan Pasai San Pedron, eta bertan izango dira Zumaiako lau traineruak: beteranoak, eta seniorretako hirurak (emakumezkoena eta bi gizonezkoenak).

17:00etan hasiko da estropada, eta erlojuaren aurka ariko dira. Beteranoek eta emakumezkoek bi luzetara jokatu beharko dute, eta senior gizonezkoek lau luze eta hiru ziabogetara.

Batel liga, igandean Orion

Gipuzkoako batel ligako estropada igandean izango da, Orion, eta 13:30ean hasiko da estropada. Hantxe izango dira gure harrobiko arraunlariak. Ligako 11. jardunaldia jokatuko dute.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude