Telmo Deun 13. izan zen atzo Lekeitioko estropadan

Telmo Deun 13. izan zen atzo Lekeitioko estropadan. Hirugarren egin zuen bere txandan, Portugalete eta Getariaren atzetik, eta Zarautzen aurretik. Datorren igandean hasiko dute gure arraunlariek KAE 1 liga, Santurtzin (12:00).   Bestalde, beteranoak bigarren izan ziren ABE ligako estropadan, Armintzan. Getxok irabazi zuen bosgarren jardunaldiko bandera hau. Sailkapenean, bigarren dira zumaiarrak.