Telmo Deun, bihar Donostian eta etzi Allozko urtegian, KAE 1 ligan

Bi estropada izango dituzte gure arraunlariek asteburuan KAE 1 ligan. Bihar larunbata, Donostian, 17:0oetatik aurrera, bosgarren jardunaldia izango dute, eta gureak azkeneko txandan ariko dira, Donostiarra, Santurtzi eta Isuntzarekin batera. Laugarren dago sailkapenean Telmo Deun.

Igandean, Nafarroan ariko dira, Allozko urtegian, seigarren jardunaldian. Sailkapen nagusiaren arabera osatuko dituzte txandak. 12:00etan hasiko da estropada.

Bestalde, beteranoek ABE ligako estropada izango dute bihar, Plentzian, 16:30ean. Bigarren dira sailkapenean zumaiarrak.

0 Responses to “Telmo Deun, bihar Donostian eta etzi Allozko urtegian, KAE 1 ligan”


  • No Comments

Leave a Reply