26 urte geroago…

Sailkapenak

Emakumezkoak

1. Zumaia 10:37,16
2. Hibaika +0:11
3. San Juan +0:18
4. Mecos + 0:25

Kontxako Banderaren lehen eguneko sailkapenak datu argigarriak ematen ditu. Uda osokoak banaka-banaka alboan jartzen bazaizkio, oraindik eta argigarriago bihurtzen da atzo Donostian gertatua. Zumaia Salegi jatetxea da traineru indartsuena, eta atzo ere erakutsi zien aurkariei hala dela. Bandera preziatua Zumaia bidean da, eta oker handi-handirik ezean, hemen izango da berriz. Berriz, hirugarrena izango delako. 1984an eta 1987an gizonezkoek ekarri zituzten, eta hau emakumezkoen aurrenekoa izango da.

11 segundoko tartea asko da. Mundu handi bat aurkarientzat. Itsasoaren iragarpenak onak dira, gainera, nahiz eta oraindik aldaketak izan daitezkeen. Datorren igandea, 2013ko irailaren 8a, Zumaiako arraunaren eta Zumaiako herriaren historiara igarotzeko gertu da.

Zumaia Salegi jatetxearen nagusitasuna azaltzeko atzoko estropada ikusi besterik ez dago. Hibaika aurrea hartuta ibili zen lehen luzean, pare bat segundo ere atera zizkien zumaiarrei. Hauek berean segitu zuten, arraunkera bizitu gabe eta behartu gabe. Lasai. Bere erritmoan joatea nahikoa izan zitzaion bereak eta bi jotzen ari zen Hibaika gertutik zaintzeko Lana biribildu bigarren luzean egin zuen Zumaia Salegi jatetxeak. Txikitu egin zuen estropada.

26 urte geroago, egun handia, beste egun handi bat bizitzeko aukera izango da.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude