Atzokoaren ondoren, bi erronka potolo

Kontxarako sailkatze estropada atzo jokatu zen, eta orain, geroari begiratzen ari dira Zumaia Salegi jatetxea eta Zumaia. Biek dituzte erronka handiak begiz jota: emakumezkoek Kontxako Bandera bera, atzo aise sailkatu eta gero; gizonezkoek San Miguel ligan jarraitzea beste denboraldi batez.

Zumaia Salegi jatetxeak aurreikuspenak bete zituen. Onena izan zen sailkatze estropadan, hasi eta buka estropada menderatuz. Atzean laga zituen aurkari guztiak. Zumaiarrekin batera, Hibaika, San Juan eta Mecos sailkatu ziren datozen bi igandeetan banderaren lehian aritzeko. 11:30ean hasiko dira bi estropada horiek.

Atzoko sailkapena

1. Zumaia 11:16,86
2. Hibaika 11:31,38
3. San Juan 11:42,18
4. Mecos 11:46,96
5. Orio 12:01,78

(…)

Gizonezkoetan, Zumaiak hamalaugarren bukatu zuen sailkatze estropada, eta Portugalete garaileak 41 segundo atera zizkion. Orain, San Miguel ligako kanporaketa izango du bakarrik begiz jota. Irailaren 14an eta 15ean izango da Bermeon eta Portugaleten. Atzo, horko aurkarien arteko lehian, Zierbena izan zen onena, Isuntza, Cabo, Zumaia eta Meiraren aurretik. Baina ez zen alde handirik egon, eta estua aurreikusten da kanporaketako lehia.

Atzoko sailkapena

1. Portugalete 20:05,92
2. Orio 20:06,08
3. Kaiku 20:07,64
4. Urdaibai 20:08,82
5. Hondarribia 20:15,32
6. San Pedro 20:16,66
7. Tiran 20:17,48
8. Astillero 20:18,28
9. San Juan 20:20,58
10. Zierbena 20:32,58
11. Chapela 20:43,32
12. Lekittarra 20:44,28
13. Cabo 20:46,80
14. Zumaia 20:47,20
15. Meira 20:51,26
16. Getaria 20:51,98
17. Pedreña 20:56,16
18. Santurtzi 20:58,04
19. Illunbe 21:04,44
20. Ondarroa 21:09,56
21. Castreña 21:11,98
22. Santoña 21:30,64
23. Elantxobe 21:30,86
24. Hibaika 22:20,76

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude