Trainerilletan ere irabazle

Zumaiako senior emakumezkoek irabazten segitzen dute. Trainerilletako Gipuzkoako Ligako hirugarren jardunaldian lortu zuten garaipena, atzo igandean, Pasai Donibanen. 10 segundo atera zizkioten San Juani, 16 Hibaikari eta 19 Oriori. Zumaiarren B ontzia seigarren izan zen, eta Zumaia C zortzigarren. Bezperan, leku berean, Ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten, eta Zumaia A hirugarren izan zen. San Juanek […]

Libe Ormazurik irabazi du arraun elkartearen santelmoetako zozketa

Azaldu da santelmoetako zozketaren sariduna. Libe Ormazuri da, eta jaso du saria, Endañeta Zumaiak eta Exclusivas Marduk atondutakoa. Hemen duzue Ormazuri saria jasotzen Seguros Bilbaoren bulegoan (hor egon da saria ikusgai). Beste argazkian Endañeta Zumaiaren kanpoaldean ageri da, bertako Joxe Agirrerekin eta klubeko zuzendaritzako kude den Antonio Amilibiarekin. Zorionak Libe eta gozatu!