Trainerilletan ere irabazle

Zumaiako senior emakumezkoek irabazten segitzen dute. Trainerilletako Gipuzkoako Ligako hirugarren jardunaldian lortu zuten garaipena, atzo igandean, Pasai Donibanen. 10 segundo atera zizkioten San Juani, 16 Hibaikari eta 19 Oriori. Zumaiarren B ontzia seigarren izan zen, eta Zumaia C zortzigarren.

sanjuanen traine

Bezperan, leku berean, Ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten, eta Zumaia A hirugarren izan zen. San Juanek irabazi zuen, Orio izan zen bigarren 15 segundora, eta Zumaia A 21 segundora geratu zen. Zumaia Bk zazpigarren egin zuen.

Bi egunetako estropadetako denborak kontuan hartuz bandera egon zen jokoan, eta San Juanek irabazi zuen trapua.

Jubenilen emaitzak

Zumaia A seigarren izan zen larunbateko estropadan. San Juanek irabazi zuen, eta 18 segundo galdu zituzten zumaiarrek. Igandean ere seigarren izan ziren. Hibaika nagusitu zen, eta 26 segundo kendu zizkieten zumaiarrei.

jubenilak

Hurrengo bi estropadak

Ligako hurrengo bi estropadak datorren larunbatean eta igandean izango dira, Getarian.

 

 

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude