Zumaiak estropada hauetan hartuko du parte asteburuan:
San Miguel ligan, larunbatean, Orion izango da laugarren jardunaldia, 18:30ean, eta erlojuaren aurka.
Igandean, Donostian da bosgarren jardunaldia, 12:00etatik aurrera.
Sailkapenean, azkena dira zumaiarrak 4 punturekin; hurrengoek (Portugaletek eta San Pedrok) 8na puntu dituzte.
KAE 2 ligan, larunbatean, hirugarren jardunaldia jokatuko dute, 11:30etik aurrera.
Zumaiarrak 5garren daude sailkapenean.