Ederra da arraunak altxatzea

Eta horixe egin dute Zumaiako emakumeek gaur arratsaldean, Getarian, Gipuzkoako Batel Ligako 10. estropadan. Senior-jubenilen mailan onena izan da Zumaia B. Oso lehia estua izan dute hiru ontzik, zumaiarrek, Hibaika Ak eta San Juan Ak, segundoaren barruan sartu baitira hirurak. Ziabogetan ere ez da bi segundoko aldea baino gehiago egon hiruren artean. Azkenean, estutasunak estutasun, zumaiarrak izan dira azkarrenak. Maila berean, Zumaia A bosgarren sailkatu da, 15 segundora.getaria-26-03-11-441.jpg Zumaia B, estropada bukatzen. KLAUSSERgetaria-26-03-11-146.jpg Zumaia B, estropada hasi aurretik. KLAUSSEREmakumeekin segituz, kadeteek bosgarren egin dute; Tolosaldea Ak irabazi du, eta zumaiarrei 23 segundo atera dizkie. Gizonezkoetan, emaitzarik onena jubenilek lortu dute beste behin. Bigarren izan dira San Pedro A ahalguztidunaren aurretik. 12 segundoko tartea egon da bien artean, nahiz eta zumaiarrak bi segundo aurretik ibili lehen ziabogan. Hortik aurrera, batel morea izan da nagusi. Beste mailetan, hauek izan dira emaitzak: infantilak bederatzigarren izan dira, eta Orio A garaileak 35 segundo atera dizkie; kadeteek zazpigarren egin dute, eta San Juan A irabazletik 29 segundora gelditu dira. Hurrengo estropada datorren zapatuan daukate, Errenterian.
Argazki gehiago, https://picasaweb.google.com/Arrauner/Getaria2603201102#(KLAUSSER)

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude