Etzi hasiko da batelen Gipuzkoako Liga

Etzi, igandea, 11:00etan, batelen Gipuzkoako Ligari ekingo zaio Trintxerpen. Guztira, hamar estropada jokatuko dituzte martxoaren 29ra bitartean. Zumaian ere izango da Ligako estropada, martxoaren 28an, eta txapelketako azkenaurreko jardunaldia jokatuko da.
Zumaiako Arraun Elkarteko lau batel ariko dira Ligan: emakumezkoetan, jubenil-senior mailan bi aterako dira, eta gizonezkoetan, kadeteetan, beste bi.
Gipuzkoako Txapelketa, aldiz, Liga bukatu eta gero jokatuko da, apirilaren 4an eta 5ean, San Pedron. Euskadikoa, berriz, apirilaren 18an eta 19an.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude