Emakumezkoen jubenil-seniorrak Gipuzkoako txapeldun

Atzo jokatu zen Pasai San Pedron Gipuzkoako batel txapelketa, eta Zumaiako emakumezkoen jubenil-seniorrek txapelketa irabazi zuten. Tolosaldeari zortzi segundo pasako tartea atera zieten. Horrez gain, ziaboga onenaren saria ere eman zioten Maider Zubieta patroiari. Gizonezkoetan bi bigarren postu eskuratu zituzten zumaiarrek: kadeteetan eta seniorretan. Kadeteak segundo pasatxora soilik gelditu ziren Pasai Donibanetik, eta seniorrei lau […]