Irati Manzisidor: “Sekulako estropada egin dugu”

Pozez txoratzen daude Zumaiako arraunlariak, Kontxarako sailkatu direlako, eta Irati Manzisidorren hitzak dira horren lekuko: “Sekulako estropada egin dugu. Getariarrek aldagelan esan digute gainean ikusten gintuztela. Gure patroiak ere esan digu getariarrak harrapatzen genituela. Bueltako luzean, Aquuarium parean, segundo batera geneuzkan. Esan izan balidate duela astebete Kontxan laugarren egingo dugula, berehala sinatuko nuen. Sailkatuta ere, uste nuen Getaria-Tolosak 15 bat segundo aterako zizkigula, baina lau eskas atera dizkigu. Astillerok ere gure denbora bera egin du, daukan taldearekin. Trainerua aldatu dugu, arraunak ere bai, eta guk ere hobera egingo genuen. Azkeneko txandan sufritu egin dugu, baina azkenean Hondarribiak ez du hobetu gure denbora. Oso pozik gaude, eta bihar gozatzera aterako gara. Presioa beste batzuek izango dute; guk ez. Uste dut galiziarrak direla indartsuenak; gaur lasai ibili dira, 31 paladatan eta.”.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude