Zumaia, Kontxako bandera irabazteko lau hautagaietako bat

Zumaia Kontxako Bandera irabazteko lehiatuko du bihar goizean. Emakumezkoen estropada jokatuko da 11:00etan (ETB1), eta han izango da herriko ontzia. Gaur izan da sailkapen estropada, eta zumaiarrak laugarren sailkatu dira, Rias Baixas, Getaria-Tolosa eta Astilleroren atzetik. Lau onenak sailkatzen zirenez biharko estropadara, hantxe izango dira herriko arraunlariak. Bigarren txandan arraun egin dute, eta bigarren izan dira, Getaria-Tolosaren atzetik, 5 segundora.
Gaurko sailkapena: http://www.donostia.org/info/ciudadano/fest_regatas.nsf/vowebContenidosId/NT00000932?OpenDocument&idioma=eus&id=A482875492102&doc=D
 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude