Bost onenen artean sartu dira bost batelak

Trintxerpen jokatu da gaur batelen Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldia. Zumaiako bost ontziak bost onenen artean sailkatu dira: emakumezkoetan, hirugarren eta laugarren izan dira jubenil-seniorretan –Tolosaldeak irabazi du–; gizonezkoetan, infantilak bosgarren postuan sartu dira –Pasai Donibane A nagusitu da–, kadeteek laugarren bukatu dute –Ilunbe izan da onena–, eta jubenilek  laugarren egin dute –Ilunbek irabazi du.Ligako sailkapenean, […]

Batelen Gipuzkoako Ligako bigarren estropada, gaur Trintxerpen

Batelen Gipuzkoako Ligak bigarren estropada izango du gaur, Trintxerpen. 15:00etan hasiko da. Zumaiako Arraun Elkarteak bost batel izango ditu bertan: emakumezkoetan bi, biak jubenil-senior mailan; eta gizonezkoetan hiru: infantiletan, kadeteetan eta jubeniletan bana.Lehen jardunaldian emakumezkoek egin zuten lanik onena, aurrena eta bigarren sailkatu baitziren. Kadeteak hirugarren izan ziren, jubenilak bederatzigarren eta infantilak kaleratu egin zituzten.