Bost onenen artean sartu dira bost batelak

Trintxerpen jokatu da gaur batelen Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldia. Zumaiako bost ontziak bost onenen artean sailkatu dira: emakumezkoetan, hirugarren eta laugarren izan dira jubenil-seniorretan –Tolosaldeak irabazi du–; gizonezkoetan, infantilak bosgarren postuan sartu dira –Pasai Donibane A nagusitu da–, kadeteek laugarren bukatu dute –Ilunbe izan da onena–, eta jubenilek  laugarren egin dute –Ilunbek irabazi du.Ligako sailkapenean, emakumezkoetan, Zumaia B lider da, eta Zumaia A laugarren. Gizonezkoetan, infantilak bederatzigarren dira, kadeteak hirugarren, eta jubenilak bosgarren.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude