Igo ez izanak ez du iluntzen denboraldi bikaina

 Zumaia B ez da KAE 1era igo. Gaur, etxean, zaleen aurrean, hirugarren egin du. Haize zakarra arerio zutela aritu dira lau ontziak, eta Santoña moldatu da ondoen, Busturialdea, Zumaia B eta Trintxerperen aurretik. Azkenean, atzoko eta gaurko puntuak batuta, Santoña igo da. Zumaiarrek itxaropen handiak zituzten gaurko, baina ez dira moldatu itsasoaren eta eguraldiaren baldintzetara, […]

“Bihar, errematatzera goaz”

KAE 1era igotzeko kanporaketaren lehen jardunaldian, Zumaia B bigarren izan da. Trintxerpe izan du aurretik, segundo erdi eskasegatik. Santoña hirugarren sailkatu da, sei segundora, eta Busturialdea laugarren, 13ra. Trintxerpek 4 puntu ditu, Zumaia Bk 3, Santoñak 2, eta Busturialdeak 1. Bihar erabakiko da dena, Zumaian bertan, 17:00etatik aurrera. Erlojuaren aurka lehiatuko dira lau ontziak, eta […]

Bandera gozo-gozoa

Zumaiak irabazi du Lekeitioko Ikurriña, gaur eguerdian. Bigarren txandan jardun du Telmo Deunek, Camargo eta Isuntzarekin, eta aise menderatu ditu biak. Espainiarrak San Miguel Ligako kanporaketan arerio izango dira, eta gaur, behintzat, zumaiarrak hobeak izan dira. 22 segundoko aldea egon da bien artean. Isuntza atzerago geratu da, 39 segundora. Zierbana izan da bigarren azken sailkapenean. […]

Zumaia Lekeitioko estropadan izango da bihar

Bihar, Lekeition estropada antolatu du bertako Isuntza arraun elkarteak, urtero ohi duen moduan, festen baitan. Han izango da Zumaia. Hasiera batean ez zen joatekoa, baina azken unean, parte hartu behar zuenetako batek huts egin die antolatzaileei, eta atzo gauean deitu zieten zumaiarrei. Bigarren eta azken txandan lehiatuko da Telmo Deun. Aurkariak Camargo eta Isuntza izango […]

Denboraldia gehiago biribiltzera

Bihar eta etzi, Zumaia Bk KAE 1 Ligara igotzeko kanporaketa jokatuko du. Bihar, Portugaleten da estropada (12.00), eta etzi etxean, Zumaian (17:00). Beste hiru traineru izango ditu aurkari: Trintxerpe eta Busturialdea (KAE 1eko azkeneko biak) eta Santoña. Erlojuaren aurka dira bi estropadak, bihar ibaian, eta etzi itsasoan. Bi egunetan puntu gehien pilatzen dituen ontziak irabaziko […]

Hamahirugarren

Zumaia 13. izan da Kontxara sailkatzeko estropadan, gaur Donostian. Ez da izango datozen bi igandeetan bandera preziatuenaren bila. Hemendik aurrera, San Miguel Ligan jarraitu ahal izateko kanporaketa prestatu beharko du. Horixe da denboraldiko erronka. Gaur, kanporaketa horretan aurkari izango dituen beste lau ontziak ere lehiatu dira. Beren arteko lehia horretan, Camargok egin du denbora onena, […]

Beste kanporaketa bat buruan

Bihar jokatuko da Kontxako Banderako sailkatze estropada, erlojuaren aurka. Kanporaketa ere esaten zaio. Zumaia bertan izango da. 18:00etan hasiko dute lana arraunlariek, eta 24 traineruk jokatuko dituzte zazpi txartelak. Zazpi onenak baino ez dira ariko datozen bi igandeetan bandera preziatuenaren lehian. San Miguel Ligako hamabi ontziak multzo batean sartu dituzte, eta gainerakoak bestean. Zozketa bidez zehaztuko […]