Askatu du estatxa Telmo Deunek

Hasi dira entrenatzen Zumaiako arraunlariak. Astelehen iluntzean egin zuten aurreneko entrenamendua, Santi Zabaleta entrenatzaile berriaren aginduetara. 26 arraunlari elkartu ziren, baina ez zeuden denak, zenbaitek ezin izan zutelako ordu horretan entrenatu lanagatik.Iazko taldearekin alderatuta, hutsuneak hauek dira: Inge Iribar, Mikel Azkarate (Oriora joan da), Gari Uranga (Hondarribiara joan da), Iñaki Uzin, Iñaki Larrañaga, Mikel Etxeberria, […]

Altuna y Uria enpresari oroigarria eman dio Zumaiako Arraun Elkarteak

Elkar hartuta daude 2005etik Altuna y Uria eraikuntza enpresa eta Zumaiako Arraun Elkartea. Seigarren denboraldia bete du babesle nagusi bezala, eta urteetako laguntza hori eskertzeko asmoz, Luis Mari Goikoetxeak, Arraun Elkarteko presidenteak, oroigarria eman zion Fernando Lucasi, Altuna y Uriako gerenteari. Astelehen arratsaldean izan zen ekitalditxoa, enpresaren egoitzan, Azpeitian.