Denboraldi bikainari amaiera ederra

Zumaia Salegi Jatetxeak irabazi egin du Kontxako Banderaren bigarren eguneko estropada. Sailkapen nagusian, bi egunetako denborak batuta, bigarren lekua kendu dio Getaria-Tolosari, eta gainera, Kontxako errekorra jarri du, joan zen astean Galiziak egina hautsiz. Igande goiz biribila izan da, eta amaiera ederra jarri dio denboraldi bikainari.

Bederatzi bandera batu dituzte arraunlariek, eta bi ligak irabazi: Gipuzkoakoa eta Euskotren.

Arratsaldean, herritarrek ongi-etorria egin diete, eta jende asko bildu du kalejiran eta Kofradian. Hantxe erakutsi dituzte irabazitako bandera guztiak.

Zorionak nexkak!! Eta eskerrik asko!!

Gaurko sailkapena

  1. Zumaia Salegi Jatetxea 10.35,62
  2. Galizia                                      2,06 segundora
  3. Getaria-Tolosa                       6,32 segundora
  4. San Juan                                 14,12 segundora

Azken sailkapena

  1. Galizia                                     21.13,32
  2. Zumaia Salegi Jatetxea     12,26ra
  3. Getaria-Tolosa                           13,76ra
  4. San Juan                                      32,24ra

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude