Zumaia bost trainerurekin izango da bihar Orioko jaitsieran

Orioko traineru jaitsiera ezaguna bihar izango da, eta hainbat mailatan, 79 ontzi lehiatuko dira. Horien artean izango dira Zumaiako bost. Bai, bost, inoiz baino gehiago: seniorretan, emakumezkoak eta gizonezkoak (2); beteranoak ere han izango dira, eta jubenilak ere bai. 16:00etan hasiko da jaitsiera, eta mailaz maila lehiatuko dira. Denboraldi-aurreko estropada izaten da, baina egokia uda […]

Batel estropada Zumaian igande honetan

Gipuzkoako batel liga Zumaian izango da igande honetan. 10:30ean hasiko da, eta maila guztietan erlojuaren aurka ariko dira. Berez, zazpigarren estropada puntuagarria izan behar zuen, baina hirugarrena izango da, eguraldi eta itsaso txarragatik hainbat estropada bertan behera geratu direlako. Ibaian izango da estropada, Arranpla paretik hasi eta Paoleraino, joan-etorrian. Gipuzkoako ligako sailkapenak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/clasificaciones/puntos_bateles10.pdf