Trainerilletako San Telmo Saria igande honetan

Urtero bezala eta dagoeneko 31. edizioan, igandez, maiatzaren 4an, San Telmo Saria izango da trainerilletan Zumaian. 18:00etan hasita, emakumezkoak eta gizonezkoak lehiatuko dira.

Emakumezkoek emango diote hasiera estropadari. Aurten bigarren aldia da emakumezkoen estropada jokatzen dena. Hauek izango dira bi txandak:

  • Hibaika eta San Juan
  • Orio eta Zumaia

Ondoren, gizonezkoen lau txandak etorriko dira. Hauek, hain zuzen:

  • San Pedro eta San Juan
  • Orio eta Hondarribia
  • Zarautz eta Zumaia B
  • Getaria eta Zumaia A

Gizonezkoen txanden irteera ordena estropadaren aurretik zozkatuko da. Emakumezkoak, hemen idatzitako hurrenkeran aterako dira.

Traineruetako Gipuzkoako Txapelketa, Zumaian jokatuko da

Bestalde, atzo bertan baieztatu zenez, Gipuzkoako Traineru Txapelketa Zumaian izango da aurten. Uztailaren 16an jokatuko da, 18:30etik aurrera.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude