Zumaia, Orion garaile

Zumaia izan zen azkarrena Orioko Traineru Jaitsierako emakumezkoen estropadan, larunbatean. Bigarrenari, San Juani 11 segundo atera zizkion, 16 Oriori, eta 25 Hibaikari.

ZUMAIAko beteranoak hirugarren izan ziren Orion. Zierbenak irabazi zuen, Arkote izan zen bigarren bost segundora, eta Zumaia hirugarren seira.

Senior gizonezkoetan, ZUMAIA A 13. izan zen. KAE 1 ligako ontzien artean, Getaria bakarrik izan zuen aurretik, 11. Zazpi segundo azkarrago izan ziren getariarrak.
ZUMAIA B, aldiz, 32. sailkatu zen.
Senior gizonezkoetan, Orio izan zen azkarrena, Hondarribiaren eta San Juanen aurretik.

20150221-XX-Oriaren-Traineru-Jaitsiera_DENBORA-OFIZIALAK

neskak

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude