Euskadiko txapeldun ere bai

Igande gogoangarria bizi izan zuten atzo Zumaiako emakumezko seniorrek, eta aldi berean, nola ez, Zumaiako Arraun Elkartea osatzen duten kide guztiek. Arratsaldean, herriko trainerilla estropada irabazi bazuten, goizean Euskadiko Batel Txapelketa irabazi zuten Legutioko urtegian (Araba).

Hibaikari hiru segundoko aldea aterata lortu zuten garaipena. San Juan izan zen hirugarren 14 segundora, eta Lutxana laugarren, 21era.

Gipuzkoako txapelketa ere irabazi zuten zumaiarrek aurreko asteburuan.

Kontsolamenduzko finaletan, lan ona emakumezko kadeteek eta infantil gizonezkoek

Euskadiko Txapelketetako finalen aurretik, Kontsolamemduzko sariak jokatu zituzten, bezperan finaleterako sailkatu ez ziren aurreneko lau ontzien artean maila guztietan. Zumaiako emakumezko kadeteek irabazi egin zuten Kontsolamenduzko saria, eta infantil gizonezkoak hirugarren izan ziren.

euskadiko txapeldun

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude