Gipuzkoako txapeldunak Euskotren ligako lehen postua sendotzera

Zumaia Salegi Jatetxeak bi estropada izango ditu asteburuan, biak Euskotren ligakoak. Hirugarren jardunaldikoa Orion dauka bihar, larunbata, 18:00etan. Erlojuaren aurka ariko dira Oria ibaian. Etzi, igandea, Portugaleten jokatuko dute laugarren jardunaldia (12:00). Bi estropadak ETB1en emango dituzte.

Zumaiarrak indarrez eta konfiantzaz gainezka aterako dira, asteazkenean Gipuzkoako txapelketa irabazi eta gero. Liderrak dira Euskotren ligan, San Juanekin berdinduta, 7na punturekin. Oriok eta Hibaikak hiruna puntu dituzte.

Bigarren postuaren bila KAE 1 lig

Zumaiak ere bi estropada izango ditu asteburuan KAE 1 ligan. Bihar, Pedreñan izango da, 18:00etatik aurrera, eta igandean,Orioko ibaian, 18:30ean. Hirugarren lekura jaitsi zen Telmo Deun aurreko asteburuan, eta Ondarroa bigarren sailkatua bi puntu goitik du. Getaria doa buruan, zumaiarrek baimo bederatzi puntu gehiagorekin.

KAE 2n ere bi estropada

KAE 2 ligako Zumaia Bk beste bi estropada izango ditu asteburuan. Betea izango dute astea zumaiarrek, beraiek atera baitziren asteazkenean Gipuzkoako txapelketan (9. egin zuten). Bihar, Plentzian lehiatuko dira (16:30), eta etzi Pasaian (12:30).

Zumaiarrak 11.ak dira sailkapenean.

Zumaiko Beteranoak Pontejosen (Espainia), bihar

Bete-beteko asteburu hau osatzeko, Zumaiko Beteranoek ere estropada daukate. Bihar izango da, Pontejosen (18:00), eta ABE ligakoa da. Hirugarren daude sailkapenean.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude