Gaziak ekarriko du gozoa

Ez zen izan asteburu gozoa Zumaiako Arraun Elkartearentzat. Gaziak izan ziren emaitzak. Zumaia Salegi Jatetxeak bigarren egin zuen Ondarroan, Gipuzkoako Ligako azken-aurreko estropadan. Hibaikak hartu zion aurrea, ehunen gutxigatik. Sailkapen nagusian, eskuan dauka Liga Zumaiak.

KAE 1ligan, Ondarroan bertan, Zumaiak laugarren egin zuen eta ligako bigarren postua galdu. Pedreñak irabazi zuen. Polemika egon zen, Ondarroak eta Zumaiak palak jo zituztelako laugarren luzean, epaileak Ondarroa bere kalera bigarren aldiz bidali eta segituan. Baina epaileak gero esan zuen lehorrean, ez zekiela ze kaletan izan zen pala jotzea. Azkenean, Ondarroa bigarren izan zen eta sailkapenean ere bigarrem jarri da, zumaiarren kaltetan.

KAE 2 ligan, Zumaia B hamargarren izan zen larunbatean Bermeon, eta hamabigarren igandean Mundakan.  Sailkapenean hamabigarren da Zumaia B.

Hurrengo asteburuan, estropada erabakigarriak izango ditu Zumaiak.

Euskotren ligan, azken bi estropadak izango dira Zarautzen larunbatean(18:00) eta igandean(12:00). Bi puntu aurretik du Zumaiak San Juan.

KAE 1 ligan, Santoñan jokatuko dute azken-aurreko estropada larunbatean (18:00), erlojuaren aurka. Zumaiak puntu bat aurretik du Ondarroa sailkapenean.

Castron izango da KAE 2 ligako estropada larunbatean (18:00) eta han ariko da Zumaia B.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude