Hiru garaipen Gipuzkoako Batel Ligan, asteburuan

Emankorra izan da asteburua Zumaiako Arraun Elkartearentzat Gipuzkoako Batel Ligan: hiru garaipen eskuratu ditu. Bi estropada jokatu dituzte, larunbatean Donostiako Loiola auzoan, eta igandean, herrian bertan, Zumaian. Hiru garaipenetatik bi infantil gizonezkoen Zumaia A batelak lortu ditu, eta sailkapen nagusian sendotu egin da lehen postuan. Bost jardunalditan izan dira azkarrenak zumaiarrak, eta hirutan Orio A; horrenbestez, Zumaia Ak tartea zabaldu die oriotarrei sailkapenean, handia ez bada ere.

Hirugarren garaipena kadete emakumezkoek lortu zuten larunbatean. Hauena denboraldiko aurrenekoa izan da.

Beste maila guztietan ere emaitza txukunak lortu ditu Zumaiak, bide onean lan egiten ari direla erakutsiz.

Larunbateko emaitzak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/160305_loiola1.pdf

Igandeko emaitzak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/160306_zumaia.pdf

Zumaiako estropadako argazki bilduma, hemen ikusgai: http://baleike.eus/zumaia/1457286754744

Argazkilaria: Gorka Zabaleta (baleike.eus)

Datorren igandean, Pasaian

Pasaian izango du segida Gipuzkoako Batel Ligak datorren larunbatean. Hamargarren jardunaldia jokatuko dute. Berez, jokatu, bederatzi jokatu dituzte, Trintxerpekoa, aurreko asteburukoa, bertan behera geratu zelako eguraldi txarragatik.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude