Zumaia Salegi jatetxeak Gipuzkoako ligako eta Euskotren ligako estropada bana dauka asteburuan

Gipuzkoako ligan eta Euskotren ligan ariko da asteburuan Salegi jatetxea: Hondarribian larunbatean, eta Pasai San Pedron igandean.

Biharkoa, 17:30ean hasiko da, eta Gipuzkoako liga honetako bosgarren estropada puntuagarria izango da. Zumaiarrak dira sailkapenaren buruan, 42 punturekin; San Juanek 36 dauzka; Hibaikak 30, eta Oriok 6. Atzerago daude Bizkaia, Zarautz eta Hondarribia. Gaurkoa jokatu eta gero, estropada  bakarra geratuko da liga amaitzeko.

Igandean, 12:00etan, Pasaian ariko dira, eta Euskotren ligako seigarren estropada puntuagarria izango da. Eremu berezia da, eta bi ziaboga eta hiru luze eman beharko dituzte. Asteburukoak bukatuta, bi estropada baino ez zaizkio geratuko liga honi. Sailkapenaren buruan, Zumaia Salegi jatetxea dago, 19 punturekin; San Juanek 15 dauzka, Hibaikak 10, eta Oriok 6.

Zumaiarrak saiatuko dira asteburuan beste bi bandera pilatzen, joan zen larunbat eta igandean bezala. Orduan, Gipuzkoako ligako bi estropadak irabazi zituzten, Plentzian eta Getarian.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude