Badator ekainaren 27a. Larunbat honetan da. Egun berezia izango da Zumaiako Telmo Deun Arraun Kirol Elkartearentzat.
Arranplan, 13:00etan, urteroko ohiturari jarraituz, traineru denboraldiaren aurkezpen ofiziala egingo da. Bertan egongo dira gure arraunlariak, gure entrenatzaileak zaleen aurrean aurkezpena egiteko.
Ekitaldiari berezitasuna emango diona hau da: egoerak hala behartuta, Zumaiako Telmo Deun Arraun Kirol Elkarteak eskudo berria egin behar izan du, eta ikur berri hori ere larunbatean aurkeztuko da.