Badoa aurrera Gipuzkoako Batel Liga, eta asteburuan, bi estropada izango dituzte, zortzigarren eta bederatzigarren jardunaldiak, hain zuzen. Igandekoa, Zumaia jokatuko da. 11:00etan hasiko da, eta batel eta arraunlari asko arraunean ikusteko aukera polita izango da. Tartean zumaiarrak, jakina: hamabi batel daude izena emanda Zumaiako Arraun Elkartetik. Arranpla parean izango da hasiera eta helmuga, eta Paolaldera joan-etorrian ibili beharko dute batelek. Mailaren arabera, ibilbidea luzeagoa edo motzagoa izango da.
Hemen dago, eremuaren argazkia.
Bezperan, larunbatean, Donostiako Loiola izango dute Ligako estropada. 11:30ean hasiko da.
Aurreko asteburuko estropada, Trintxerpekoa, ez zen jokatu, eguraldi txarragatik.
Ligako sailkapen orokorrak, hemen.