Hiru garaipen trainerilletan asteburuan

Gipuzkoako ligak eta Federazio Kopak bigarren eta hirugarren jardunaldiak izan dituzte asteburuan, eta zumaiarrek hiru garaipen lortu dituzte. Larunbatean, Donibane Lohizunen, Zumaia Bk Federazio Kopako estropada irabazi zuen, eta atzo goizean gauza bera egin zuen Mutrikun. Estropada horretan, emakumeen Gipuzkoako ligan, asteburuko hirugarren garaipena lortu zuten zumaiarrek.
Hemen daude sailkapenak: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/2009426_160907_ligatrainerillas%2009.xls
Hurrengo bi estropadak datorren ostiralean eta igandean jokatuko dira; ostiralean Orion, eta igandean, Hondarribian.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude