Zumaiarrak Espainiako txapeldun bateletan

Emakumeen jubenil mailan, Espainiako batel txapelketa irabazi zuten atzo zumaiarrek Santanderren. Tolosa eta Orio izan ziren bigarren eta hirugarren. Zumaiako ontzian arraunlari hauek atera ziren: Mirari Ibarguren, Olatz Arrizabalaga, Nerea Eizagirre, Atsegin Odriozola eta Maider Urbieta.
Arratsaldean, omenalditxoa ere jaso zuten trainerilletako San Telmo sariaren aurretik. Batelean, irteerara gerturatu ziren, eta zaleen txaloak jaso zituzten.
Maila guztietako sailkapenak hemen daude: espainiako-batel-txapelketa.pdf

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude