Telmo Deun bederatzigarren izan da Getxoko Estropadan. Txanda bukatu eta gero, errekurtsoa aurkeztu dute klubeko ordezkariek, azken luzean Zarautz eta Cabo zumaiarren kalean ibili direla argudiatuta. Baina epaileek, oraingoz, behintzat, ez diote erantzunik eman. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiak honela aztertu du gaurkoa: “Lehen bi luzeetan ederki joan gara, baina beste bietan ezinean aritu gara. […]
Author Archives: kudeatzailea
Hiru zumaiar Trophee Teink estropadan
Aurten ere jokatu da batelen Trophee Teink estropada. Hamaseigarren ekitaldia izan da, eta hamasei ontzi aritu dira, tartean hiru zumaiarrek osatutakoa: Xebastian Leitzak, Jon Larrañagak eta Joseba Urbietak. Asteartean ekin zioten lanari, Bilbon, eta gaur heldu dira Donibane Lohizunera, ibilbidea etapetan eginda: Bilbo-Bermeo; Bermeo-Lekeitio; Lekeitio-Orio; Orio-Donostia; eta Donostia-Donibane Lohizune. Estropada Ur Ikarak elkarteak antolatzen du, […]
Bihar, Zumaiako XXIII. Ikurrina
Bihar herriko estropada jokatuko da, San Miguel ligako 11. estropada puntuagarria. 12:00etan ekingo diote lanari arraunlariek, eta txandak gaur Getxon jokatuko den estropada ondoren zehaztuko dira, sailkapen nagusia kontuan izanda. ‘Goiko’k hau esan zuen estropadaz aurkezpenean: “Badakigu estropada irabaztea ia-ia ezinezkoa izango dela. Gure helburua bigarren txanda irabaztea izango da, herritarren aurrean helburu hori lortzen […]
Mikel Olasagastiren analisia Euskadiko Txapelketaz
Sari txikia estropada onarentzat Ostegunean Lekeition jokatu genuen Euskadiko Txapelketa eta gure txandan Gipuzkoako eta Bizkaiko Txapelketetako 3 eta 4. sailkatuak izan ginen. Txanda dotorea zen lehen begiradan, Hondarribiarrak gorantz baitatoz azken aldian eta parez-pare lehiatzeko gogoa baikenuen. Lehen unetik argi geratu zen bi taldeok ginela indartsuenak, bizkaitarrek ezin izan baitzuten gure erritmoari eutsi. Lehen […]
Emakumeen Euskadiko Txapelketa, bertan behera
Emakumeen Euskadiko Txapelketa jokatu, jokatu da, baina epaileek emaitza baliorik gabe utzi dutela esan berri du Euskadi Irratiak. Uretan, Hondarribiak irabazi du, eta Zumaia-Getaria bigarren sailkatu da, bi segundo eskasera. Hirugarren gelditu da Tolosaldea, hogeita bi segundora. Baina Zumaia-Getariak ez du balekotzat jo estropada, kanpoko baliza zazpi metro atzerago zegoelako beste bi balizen aldean. Estropada […]
Telmo Deun bosgarren Euskadiko Txapelketan
Telmo Deun bosgarren izan da Euskadiko Txapelketan. Lehen txandan aritu da, eta bigarren egin du, Hondarribiarengandik sei segundora. Txapelketa Urdaibaik irabazi du, eta ondoren, San Pedro, Hondarribia, Orio, Zumaia, Kaiku, Isuntza eta Arkote sailkatu dira. Espainiako Txapelketara lehen hirurak joango dira. Luxiak hau esan du gaurkoaz: “Estropada txukuna egin dugu. Lehen bi luzeetan hobeto moldatu […]
Emakumeen Euskadiko Txapelketa, etzi
Azkenean, jokatu egingo da emakumeen Euskadiko Txapelketa. Etzi izango da, Lekeition, 12:00etan, eta lau traineruk hartuko dute parte: Arkotek, Hondarribiak, Tolosaldeak eta Zumaia-Getariak.
Mikel Olasgastiren analisia
Gaizki hasitakoa ezin ondo bukatu Esaerak dioen bezala, gaizki hasitakoak ezin du ongi bukatu! Arraunlarioi halako zerbait gertatu zaigu, nahiz eta igandean eginiko estropadak asteburua nolabait itxuratzea lortu duen. Ostiralean ekin genion Galiziaranzko bidaiari autobusez. Zortzietan genuen hitzordua, baina bati maindireak itsatsi eta… 8:30etan irten ginen. Ezustekoz beteriko bidaia izan zen ordea: txofer berria, arraunlarion […]
Telmo Deun bederatzigarren eta zazpigarren Galizian
Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiak honela ikusi zuen igandekoa: “Gustura, gustura ere ez gaude. Lehen hiru luzeetan ondo aritu gara, baina gero, jaitsi egin gara; agian, bezperako nekearen eraginez. Gauza onak ere izan dira, hala ere. Esaterako, patroiarena. Jokin Gijarro aritu da gaur, eta lan ona egin du”.
Berrian Galiziako bidaiaz
Hauxe da Berrian argitaratu zen kronika/erreportajea larunbatean, arraunlariek Galiziara egin zuten bidaiaz. Ostiralean joan ziren bertara, eta horixe kontatzen du Igor Susaeta kazetariak. Hemen dago testua: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-26&orria=020&kont=005