Telmo Deun bigarren aterako da gaur

Ez du zorte handirik izan gaur Zumaiak Kontxara sailkatzeko estropadaren zozketan, Telmo Deun bigarren trainerua izango delako irteeran, Tiranen atzetik. Ia batere erreferentziarik gabe ariko dira zumaiarrak. 18:00etan hasiko da estropada, eta ETB1ek 17:25etik aurrera ekingo dio emankizunari. Hauxe da irteera ordena: A Multzoa. Tiran, Zumaia, Castro, San Pedro, Zarautz, Cabo da Cruz, Hondarribia, Pedreña, […]

Telmo Deun bederatzigarren Castron

Telmo Deun bederatzigarren sailkatu da gaur Castron. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiaren balorazioa: “Ez dugu estropada ona egin. Lehen luzean ondo joan gara, baina uste dut bete egin garela, eta gero ordaindu egin dugula ahalegin hori. Gainera, epailearen ontzia ere aurrean jarri zaigu gero, eta haren olatuek kalte egin digute. Kaleari dagokionez, hasieran uste genuen […]

Mikel Olasagastiren analisia

Aste garrantzitsuenaren atarian  Beste asteburu bat igaro da, bi estropada gutxiago denboraldia amaitzeko, zazpigarren postuan berriro ere… eta garrantzitsuena: gaur zortzi Kontxako Banderarako sailkapen estropada. Talde batzuk jada amaitu dute denboraldia eta trainerua zintzilikatu dute datorren urtera arte. Beste batzuek aldiz, urteko helburu nagusia begiz jota dutela eta, hor jarraitzen dute entrenatzen. Estropada dotorea izan zen […]

Zumaia-Getaria eta beste zazpi traineru I.Kontxako banderan

Gaur eguerdian aurkeztu dute Donostiako Udalean emakumeen I. Kontxako bandera. Zortzi traineru lehiatuko dira: Zumaia-Getaria, Hondarribia, Tolosaldea, Arkote, Astillero, Galizia, eta Kataluniako bi (Club Rem Badalona eta Club Rem Colera). Irailaren 13an, larunbatean, 18:00etan, sailkatze-estropada jokatuko da; bi txandatan botako dituzte, eta lau azkarrenek jokatuko dute bandera. Hurrengo egunean izango da hori, irailaren 14an, 11:00etatik […]

Telmo Deun bederatzigarren Bilbon

Telmo Deun bederatzigarren izan da Bilboko bigarren banderan. Ibaian jokatu da estropada, erlojuaren aurka, hiru txandatan banatuta eta traineru batetik bestera minutuko tartea zela irteeran. Bigarren txandan joan da Telmo Deun, eta hirugarren izan da. Gaur, patroi lanetan Jokin Gijarro aritu da. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiaren balorazioa: “Gustura gaude egindakoarekin. Gure txandakoekin borrokan aritu […]

Telmo Deun zazpigarren Hondarribian

Telmo Deun zazpigarren izan da Hondarribian. Txandan hirugarren egin du, Zarautzen aurretik. Sailkapen nagusian, Hondarribiak harrapatu egin du. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean Luxiaren balorazioa: “Gustura gaude, estropada konpletoa egin dugulako. Ez dugu arraunketa galdu. Hasieran Hondarribiarekin izan dugu borroka, eta gero, Zarautzekin. Biharkoa gogorra izango da. Bilbon, ibaian eta erlojuaren aurka, justu dabilenak oso atzean bukatuko […]