Mikel Olasagastiren analisia

Zarauzko estropadekin batera… Esaera hori oso ohikoa bilakatu da azken urteetan arraun zaleentzat, batez ere abuztuaren erdialdera heldu eta Zarauzko Ikurriña jokatzen denean. Baina batik bat Orioko traineruari erantsi izan zaio esaera hori, mailarik onena erakusten baitu beti bertan. Hala ere, aurtengoan ez da betikoa gertatu. Oriok ez du mailarik eman, eta Castro, Zarautz eta […]

Telmo Deun zortzigarren Zarauzko bigarren jardunaldian, eta postu berean azken sailkapenean

Telmo Deun zortzigarren izan da Zarauzko Estropadetako bigarren jardunaldian, aurreneko txanda ondo irabazi eta gero. Azken sailkapenean, atzoko eta gaurko denborak kontuan hartuta, zortzigarren izan da. San Miguel ligan zazpigarren jarraitzen du. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiaren balorazioa: “Ez dugu estropada txarra egin, eta gure mailan aritu gara. Atzoko aldean nerbio gehiagorekin egin dugu arraunean. Aurretik […]

Telmo Deun bederatzigarren Zarautzen

Telmo Deun bederatzigarren sailkatu da Zarauzko Estropaden lehen jardunaldian. Bihar, aurreneko txandan aterako da, gaurko denboren arabera osatuko baitira txandak. Gaurko denborak kontuan hartuko dira azken sailkapenerako. Hauek dira biharko txandak: 1. Zumaia, Cabo da Cruz, Arkote eta Laredo. 2. Orio, Zarautz, Hondarribia eta Tiran. 3. Castro, Urdaibai, Pedreña eta San Pedro. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean […]

Irati Manzisidorren analisia Euskadiko txapelketaz

Bi aste joan dira Euskadiko txapelketa jokatu zenetik. Estropada ondorena ezohikoa izan zen, Zumaia-Getariak eremuaren aurkako errekurtsoa jarri zuela eta. Orain, Hondarribiak auzi bidean jarri nahi omen du gaia. Estropadaz eta ondorengoaz, hauxe idatzi du Irati Manzisidor arraunlariak. HASI BAI BAINA ORAINDIK AMAITU EZ DEN ESTROPADA Joan den San Ignazio egunean Lekeitioko uretan jokatu zen emakumeen […]

Ofizialki osatu da Zumaiako Aita Mari Arraun Kirol Elkartea

Eusko Jaurlaritzak onartu ditu Zumaiako Aita Mari Arraun Elkartearen estatutuak, eta honenbestez, ofizialki eratu da elkarte berria. Ondorioz, hemendik aurrera bi elkarte ezberdin izango dira Aita Mari Arraun Elkartea eta Zumaiako Aita Mari Arraun Kirol Elkartea, aurrenekoaren batzarrak iazko azaroan onartu bezala. Arraunarekin lotutako guztia bigarren elkartearen esku geldituko da. Izena luzea denez, eta gauzak […]

Mikel Olasagastiren analisia

Festa ederra Igandean Zumaian bizitako giroa oso estropada gutxitan (inon ez esatearren) bizi izan da aurten. Goizean goiztik giro ederra nagusitu zen kalean, “gala eguneko” traje dotoreak gorde (gutxiren batek oraindik irauten zuen), eta arraun elkarteetako koloretako nikiek hartu zutelarik tokia. Talde ezberdinetako zaleak elkarrekin nahastu eta arranpla zein barra muturrean ostadarra zirudien markoa ikusteko […]

Telmo Deun zazpigarren etxeko estropadan

Lan ona egin du Telmo Deunek, eta zazpigarren sailkatu da Zumaiako 23. Ikurrinan. Sekulako jendetza egon da estropada ikusten. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiaren azterketa hau da: “Gustura gaude. Estropada nahiko osoa egin dugu, aurreko egunetako gorabeherarik gabe, eta bada zerbait. Gainera, ez zaigu kale onena tokatu, baina azkenera arte eutsi diogu Pedreñari, eta pasatu […]