Bigarren, hirugarren eta seigarren Zumaiako batelak Federazio Sarian

Zumaiako Arraun Elkarteko hiru batelek hartu zuten parte atzo Federazio Sariko bigarren estropadan, Donostian. Emakumezkoetan, batel bat hirugarren sailkatu zen, eta bestea seigarren. Gizonezkoetan, kadeteek bigarren egin zuten. Emaitzak hemen daude: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/E/200914_140537_Federazioa%20trofeoa.xls

Zumaiako Arraun Elkarteko hiru batel ariko dira etzi Federazio Sariko bigarren estropadan, Donostian

Etzi goizean, 11:00etan, Donostian, Federazio Sariko bigarren estropada jokatuko da, eta han izango dira Zumaiako Arraun Elkarteko hiru batel: emakumezkoen jubenil-seniorretako bi, eta gizonezkoetan, kadeteetako bat. Lehen estropadako emaitzak aurreko albistean jarrita daude.

Kadete mutilak bosgarren, eta senior neskak bigarren bateletako Federazio trofeoan

Joan zen larunbatean, bateletako Federazio trofeoa jokatu zen Donostian, Santo Tomas saria, eta Zumaiako Arraun Elkarteak bi ontzi izan zituen. Kadete mutilak bosgarren sailkatu ziren, eta seniorretan, neskek bigarren egin zuten. Federazio trofearen hurrengo estropada urtarrilaren 3an jokatuko da, Donostian bertan. Hirugarrena eta azkena, berriz, urtarrilaren 18an, Donostian. Otsaila hasieran ekingo diote Gipuzkoako Ligari. Sailkapenak […]

San Miguel ligako kluben fitxaketak eta bajak

`Berria’ egunkariak atera du informazioa, eta bertan, datorren denboraldiari begira, San Miguel ligako kluben fitxaketen eta bajen berri ematen da. Hemen dago albistea: http://www.berria.info/paperekoa/kirola/2008-11-22/031/005/Pixka_bat_mugitu_da_._San_Miguel_ligako_klubak_entrenatzen_hasi_dira_jada_eta_ia-ia_osatu_dituzte_hurrengo_urterako_taldeak._Arraunlarien_mugimendua_ez_da_handia_izan_aurten..htm

Asteartean hasiko dira entrenatzen arraunlariak

Datorren asteartean hasiko dira arraunlariak entrenatzen. Ia bi hilabeteko geldialdia egin eta gero, 2009ko denboraldia prestatzeari ekingo diote. 19:30ean dute hitzordua, Itsas Kiroldegian. Ez da deialdi itxia, eta arraunean egin nahi duen edozein azal daiteke astearteko entrenamendura. Azkeneko sasoiko taldearekin alderatuta, hiru arraunlari faltako dira: Jokin Urkidik eta Jon Larrañagak arrauna uztea erabaki dute, eta […]

Telmo Deun zortzigarren atzo, gaur eta San Miguel ligan

Telmo Deunek bukatu du denboraldia asteburu honetako bi estropadekin. Atzo, Bermeon, eta gaur, Portugaleten zortzigarren izan da. San Miguel liga ere postu horretan bukatu du. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Datorren denboraldian talde hauek ariko dira San Miguel ligan: Urdaibai, Castro, Orio, San Pedro, Zarautz, Pedreña, Hondarribia, Zumaia, Cabo da Cruz, Tiran, Kaiku eta Meira.

Zumaia-Getaria hirugarren I. Kontxako Banderan

Zumaia-Getaria hirugarren izan da I. Kontxako Banderan. Galiziak irabazi du, bigarren Astillero sailkatu da, eta laugarren Hondarribia. Sailkapena: 1. Galizia                    11.35                      2. Astillero                 11.39                      3. Zumaia-Getaria   11.42                      4. Hondarribia          11.53 Libana Taboada patroiak hau adierazi du estropadaz: “Lan ederra egin dugu gaur ere. Atzo onenak izan arren, geure artean hitz egin dugu ez […]

Zumaia-Getaria Kontxako Bandera irabazteko lehian izango da, gaur denborarik onena egin eta gero

Zumaia-Getaria izan da onena emakumeen I. Kontxako Banderara sailkatzeko estropadan. Ederki moldatu dira arraunlariak itsaso txarrean, eta estropada ederra egin dute. Bihar, 11:00etan, lau ontzi lehiatuko dira banderaren bila: Zumaia-Getaria, Galizia, Hondarribia eta Astillero. 11:00etan izango da, eta ETB1ek emango du. Hemen sailkapenak: http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?deporte=todos&deportetmp=remo&competi=documentos&temp=10