Telmo Deun zortzigarren izan da Zarauzko Estropadetako bigarren jardunaldian, aurreneko txanda ondo irabazi eta gero. Azken sailkapenean, atzoko eta gaurko denborak kontuan hartuta, zortzigarren izan da. San Miguel ligan zazpigarren jarraitzen du. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiaren balorazioa: “Ez dugu estropada txarra egin, eta gure mailan aritu gara. Atzoko aldean nerbio gehiagorekin egin dugu arraunean. Aurretik […]
Category Archives: Albisteak
Telmo Deun bederatzigarren Zarautzen
Telmo Deun bederatzigarren sailkatu da Zarauzko Estropaden lehen jardunaldian. Bihar, aurreneko txandan aterako da, gaurko denboren arabera osatuko baitira txandak. Gaurko denborak kontuan hartuko dira azken sailkapenerako. Hauek dira biharko txandak: 1. Zumaia, Cabo da Cruz, Arkote eta Laredo. 2. Orio, Zarautz, Hondarribia eta Tiran. 3. Castro, Urdaibai, Pedreña eta San Pedro. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean […]
Zapi gorriak salgai daude Txalapartan
Arraunlariak animatzeko, zapi gorriak salgai daude Txalapartan, bost eurotan. Elastikoak ere bertan saltzen dira, hamar eurotan.
Loiolako Bandera irabazi zuten emakumeek
Abuztuaren 2an, Donostian, Loiolako VII. Bandera jokatu zen, eta Zumaiako Arraun Elkarteak garaipena lortu zuen jubenil-seniorretan.
Ofizialki osatu da Zumaiako Aita Mari Arraun Kirol Elkartea
Eusko Jaurlaritzak onartu ditu Zumaiako Aita Mari Arraun Elkartearen estatutuak, eta honenbestez, ofizialki eratu da elkarte berria. Ondorioz, hemendik aurrera bi elkarte ezberdin izango dira Aita Mari Arraun Elkartea eta Zumaiako Aita Mari Arraun Kirol Elkartea, aurrenekoaren batzarrak iazko azaroan onartu bezala. Arraunarekin lotutako guztia bigarren elkartearen esku geldituko da. Izena luzea denez, eta gauzak […]
Zumaia-Getariari omenaldia egin zitzaion atzo
Zumaiako Ikurrinaren baitan, emakume arraunlariek ere tartea izan zuten, omenaldia egin baitzitzaien. Zumaia-Getariak trainerua ureratu zuen, eta Iñaki Agirrezabalaga alkateak txapela oparitu zien. Libana Taboada patroiak jantzi zuen.
Telmo Deun zazpigarren etxeko estropadan
Lan ona egin du Telmo Deunek, eta zazpigarren sailkatu da Zumaiako 23. Ikurrinan. Sekulako jendetza egon da estropada ikusten. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiaren azterketa hau da: “Gustura gaude. Estropada nahiko osoa egin dugu, aurreko egunetako gorabeherarik gabe, eta bada zerbait. Gainera, ez zaigu kale onena tokatu, baina azkenera arte eutsi diogu Pedreñari, eta pasatu […]
Telmo Deun bederatzigarren Getxon
Telmo Deun bederatzigarren izan da Getxoko Estropadan. Txanda bukatu eta gero, errekurtsoa aurkeztu dute klubeko ordezkariek, azken luzean Zarautz eta Cabo zumaiarren kalean ibili direla argudiatuta. Baina epaileek, oraingoz, behintzat, ez diote erantzunik eman. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiak honela aztertu du gaurkoa: “Lehen bi luzeetan ederki joan gara, baina beste bietan ezinean aritu gara. […]
Hiru zumaiar Trophee Teink estropadan
Aurten ere jokatu da batelen Trophee Teink estropada. Hamaseigarren ekitaldia izan da, eta hamasei ontzi aritu dira, tartean hiru zumaiarrek osatutakoa: Xebastian Leitzak, Jon Larrañagak eta Joseba Urbietak. Asteartean ekin zioten lanari, Bilbon, eta gaur heldu dira Donibane Lohizunera, ibilbidea etapetan eginda: Bilbo-Bermeo; Bermeo-Lekeitio; Lekeitio-Orio; Orio-Donostia; eta Donostia-Donibane Lohizune. Estropada Ur Ikarak elkarteak antolatzen du, […]
Bihar, Zumaiako XXIII. Ikurrina
Bihar herriko estropada jokatuko da, San Miguel ligako 11. estropada puntuagarria. 12:00etan ekingo diote lanari arraunlariek, eta txandak gaur Getxon jokatuko den estropada ondoren zehaztuko dira, sailkapen nagusia kontuan izanda. ‘Goiko’k hau esan zuen estropadaz aurkezpenean: “Badakigu estropada irabaztea ia-ia ezinezkoa izango dela. Gure helburua bigarren txanda irabaztea izango da, herritarren aurrean helburu hori lortzen […]