Telmo Deun bihar Hondarribiako Jaitsieran

Bihar jokatuko da Hondarribiako Jaitsiera, eta han izango da Telmo Deun. 16:30ean ekingo zaio probari, eta ibilbidea itsaso zabalerantz izango da. Udako estropada hasten den leku berean hasiko da, eta itsasora joko dute. Bi luze egingo dituzte egingo parte-hartzaileek, eta honenbestez, udako estropadan baino gehiago aterako dira aterako dira itsasora. Erlojuaren aurkako proba da, eta minutuz […]

Arraunlarien urteko lehen erronka, lehorrean

Bihar, 12:00etan, Zumaiako Arraun Elkarteko arraunlari seniorrek urteko lehen erronka izango dute. Baina ez uretan. Lehorrean. Zumarragako Euskadi plazan. Gizon proban ariko dira bertako taldearen kontra. 1.700 kiloko harri handia mugitu beharko dute, eta apustua ere egin dute, talde bakoitzak dirua jarri baitu. Hamabi lagunek jardungo dute talde bakoitzeko, eta denen artean ezingo dute 1.000 […]

Bi bigarren postu Zumaiak batelen Gipuzkoako Ligaren hasieran

Gaur hasi da batelen Gipuzkoako Liga Trintxerpen, eta Zumaiako Arraun Elkarteko lau ontzi izan dira bertan. Emakumezkoetan,  jubenil-senior mailan, bigarren eta laugarren izan dira; Tolosaldea Ak irabazi du. Gizonezkoetan, kadeteetan, bigarren sailkatu da batel bat, eta bestea zortzigarren. Pasai Donibane A izan da garailea. Sailkapen guztiak hemen daude: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/E/200921_210456_Liga%20Bateles%2009.xls  

Etzi hasiko da batelen Gipuzkoako Liga

Etzi, igandea, 11:00etan, batelen Gipuzkoako Ligari ekingo zaio Trintxerpen. Guztira, hamar estropada jokatuko dituzte martxoaren 29ra bitartean. Zumaian ere izango da Ligako estropada, martxoaren 28an, eta txapelketako azkenaurreko jardunaldia jokatuko da. Zumaiako Arraun Elkarteko lau batel ariko dira Ligan: emakumezkoetan, jubenil-senior mailan bi aterako dira, eta gizonezkoetan, kadeteetan, beste bi. Gipuzkoako Txapelketa, aldiz, Liga bukatu eta […]

Ez zen jokatu Federazio Sariko hirugarren estropada itsaso txarragatik

Atzo eguerdian zen jokatzekoa Donostiako badian batelen Federazio Sariko hirugarren estropada, baina bertan behera gelditu zen itsaso handia zegoelako. Ez da beste egun batean jokatuko estropada hori, eta batelen hurrengo hitzordua Gipuzkoako Ligako lehen estropada izango da, otsailaren 1ean, Trintxerpen.

2009ko San Miguel Ligako behin-behineko egutegia

2009ko San Miguel Liga ari da egutegia prestatzen, eta momentuz, behin-behinekoa egin dute. Aldaketak izan daitezke oraindik, baina ez baleude, Zumaiako Ikurriña abuztuaren 1ean jokatuko litzateke, larunbatean (ia beti igandean jokatu izan da orain arte). Hauxe da behin-behineko egutegi hori, 18 estropada puntuagarriz osatua:  UZTAILA 4 Bilbo 5 Kaiku (Portugalete) 11 Cabo Cruz 12 Tiran 18 […]