Zumaiako Arraun Elkarteak kamixeta berriak atera ditu, eta gaurtik daude salgai, Txalaparta dendan, 10 euroan.
Ostiralean aurkeztuko dira arraunlariak herritarren aurrean
Datorren ostiralean, ekainaren 27an, azken bi urteetan ohiko bilakatu den ekitaldia egingo da: traineru denboraldiari ekin aurretik, herritarren aurrean aurkeztuko dira arraunlariak. Telmo Deun ontzia ere bertara eramango dute. 19:00etan da hitzordua, Pulpo alboko plazatxoan.