Gaur aurkeztu dute igandeko Telefonica Bandera, Donostian, eta txanden zozketa ere egin dute. Azkenekoz. Izan ere, datorren astetik aurrera, sailkapenaren arabera banatuko dituzte traineruak. Honela banatuko dira txandak Donostiako uretan: 1. Castro, Tiran, Urdaibai eta Hondarribia 2. Cabo, Pedreña, San Pedro eta Zarautz 3. Zumaia, Laredo, Arkote eta Orio
Daily Archives: 2008(e)ko uztailak 10
Emakumeen traineruaz ‘Hitza’n
Gaurko ‘Hitza’n, emakumeen traineruaren gaia jorratu dute. Azkenean, aldaketa batzuk izan dira, eta trainerua Getariakoa izango da. Entrenamenduak ere han egingo dituzte. Hemen dago albistea: http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00004007/Zumaia-Getaria_trainerua_sortu_dute_emakume_arraunlariek_osatuta.htm