Emakumeen Euskadiko Txapelketa, bertan behera

Emakumeen Euskadiko Txapelketa jokatu, jokatu da, baina epaileek emaitza baliorik gabe utzi dutela esan berri du Euskadi Irratiak. Uretan, Hondarribiak irabazi du, eta Zumaia-Getaria bigarren sailkatu da, bi segundo eskasera. Hirugarren gelditu da Tolosaldea, hogeita bi segundora. Baina Zumaia-Getariak ez du balekotzat jo estropada, kanpoko baliza zazpi metro atzerago zegoelako beste bi balizen aldean. Estropada […]

Telmo Deun bosgarren Euskadiko Txapelketan

Telmo Deun bosgarren izan da Euskadiko Txapelketan. Lehen txandan aritu da, eta bigarren egin du, Hondarribiarengandik sei segundora. Txapelketa Urdaibaik irabazi du, eta ondoren, San Pedro, Hondarribia, Orio, Zumaia, Kaiku, Isuntza eta Arkote sailkatu dira. Espainiako Txapelketara lehen hirurak joango dira. Luxiak hau esan du gaurkoaz: “Estropada txukuna egin dugu. Lehen bi luzeetan hobeto moldatu […]