Zumaia-Getaria eta beste zazpi traineru I.Kontxako banderan

Gaur eguerdian aurkeztu dute Donostiako Udalean emakumeen I. Kontxako bandera. Zortzi traineru lehiatuko dira: Zumaia-Getaria, Hondarribia, Tolosaldea, Arkote, Astillero, Galizia, eta Kataluniako bi (Club Rem Badalona eta Club Rem Colera). Irailaren 13an, larunbatean, 18:00etan, sailkatze-estropada jokatuko da; bi txandatan botako dituzte, eta lau azkarrenek jokatuko dute bandera. Hurrengo egunean izango da hori, irailaren 14an, 11:00etatik […]